XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER DA GAZTE-AUZOLANDEGI DELAKO HORI...? - Oporrak edo atsedenaldiak modu berri batez igarotzeko era liluragarri bat dira Gazte-Auzolandegiak Dimentsio sozialeko proiekto zehaz batetan lan egiten duen gazte talde baten borondatezko elkar-bizitza dutela oinarritzat.

Herri edo komunitate ezberdinetako gazteek har dezakete parte.

Elkar bizitzen horren arrazoi edo oinarria, ideia edo sinismeniko errespetoa da arraza, sexo edo gizarte mailagatik inor baztertzen ez delarik.

- Taldearen komunitate bizimoduaren esperientzia eta borondatezko zerbitzua eskaitzen dioten Gizartearen ezagutza, kultura arrunt ezberdinak aurkitzea eta herri edo eskualde baten errealitate historikoaz eta sozioekomiaz jabetzea dakar ondorioz.

Gazte-Auzolandegiek zenbait modalitate hartzen dituzte: Ondare Arkitektonikoaren berreskuraketa, Arkeologia, Natura, Nekazaritza, Komunitate Ekintzak....

- Zure izena eman aurretik ondoko ohar hauek izan beharko dituzu kontutan: - Diruaren bidez ordaintzen ez den lan batetan atsegin sariz eskuhartzeko borondatea erakutzi duzula.

- Taldearen barneko zenbait harreman-arau betetzeko prest zaudela, eta zu onartzen zaituen lurraldearen ohiturak begirunez ikusiko dituzula - Gazte-Auzolandegian emango zaizun lana betetzeko konpromezua hartuko duzula.

- Astiorduetan zenbait iharduera osagarri egin ahal izango direla hauek normalki borondatezko talde batek antolatuko dituelarik auzolandegiko Zuzendaritzen laguntzaz.

- Zu bizi zaren lekutik auzolandegirainoko bidaia zure kontura egin beharko duzula ia kasu gehienetan.

- Normalki ez dela dirurik jasotzen eginiko lanagatik (nahiz eta salbuespen batzu egon).

- Lojamendua eta mantenua erakunde antolatzailearen zereginak direla.